XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Domingo Agirre, Jose Manterola eta R.M. Azkue izan ziren, besteak beste, euskal pizkundearen bultzatzailerik nabarienetako batzuk. Idazle hauetako gehienak ingurune karlista edo integristatik zetozen eta euskal gizarte aurreindustrialean jarrita zeuzkaten beren sentimendu eta literatur moldeak.
Pizkunde honek bi gai jorratu zituen bereziki. Bata, euskal bizimolde tradizionalaren izaera armoniatsu eta garbia, gizarte industrial eta gatazkatsuaren miseriekiko oposizioan. Bestea, euskaldunen borroka epikoa beren askatasunak eta kultur ondare berezia kanpoko usurpatzaileengandik defenditzeko. Alde honetatik, euskal abertzaletasunaren aitzindaritzat jo daitezke (nazionalistak
Campionek beste hamahiru lagunekin
Euskal gizarte tradizionala Arkadia zoriontsua da; herri modernoak, berriz, obszenoak eta doilorrak. Kanpotik datorren mehatxua modernitateari bizkarra emateko aitzakitzat erabiltzen da: aurrerapen teknikoek Euskalerriaren hondamendia besterik ez dakarte.
Campionen narrazio motzetan oso ondo islatzen da bere pentsakera.